Gabon jaietako kultur egitarauaren baitako ekintza gehienak sarrerarik gabekoak izaten diren arren, badaude bi sarrera erosi beharra daudenak: Porrotx, Marimotots, Pupu eta Loreren Zerua lapurtu dute ikuskizuna (urtarrilak 4, 18:00etan) eta Arrainak bihotzean familientzako antzerkia (urtarrilak 5, 19:30ean). Sarrera guztiak Turismo Bulegoan erosi behar dira.
PAILAZOEN IKUSKIZUNA (Zerua lapurtu dute. 6€). Gehienez lau sarrera pertsonako.
- Herriko ikastetxeetan erreserbatutako sarrerak erosteko:
- Abenduak 26, barikua. 11:00-13:00 eta 15:00-17:00.
- Abenduak 27, zapatua. 11:00-14:00 eta 16:00-18:00.
- Abenduak 28, domeka. 11:00-13:00 eta 15:00-17:00.
*Hiru egun horietakoren batean erreserbatutako sarrera jasotzen ez bada publiko orokorrarentzako ipiniko da salgai.
- Publiko orokorrarentzako sarrerak:
- Abenduak 30, martitzena. 11:00-13:00 eta 15:00-17:00.
- Urtarrilak 2, barikua. 10:00-13:00 eta 15:00-17:00.
- Urtarrilak 3, zapatua. 11:00-14:00 eta 16:00-18:00.
- Urtarrilak 4, domeka. 11:00-14:00
Urtarrilaren 4ko arratsaldean ez da sarrerarik salduko, ez Turismo Bulegoan ez kiroldegian bertan.
FAMILIA ANTZERKIA (Arrainak bihotzean. 10€)
- Publiko orokorrarentzako sarrerak:
- Abenduak 30, martitzena. 11:00-13:00 eta 15:00-17:00.
- Urtarrilak 2, barikua. 10:00-13:00 eta 15:00-17:00.
- Urtarrilak 3, zapatua. 11:00-14:00 eta 16:00-18:00.
- Urtarrilak 4, domeka. 11:00-14:00
Urtarrilaren 5eko arratsaldean ere eskuragarri egongo dira kiroldegiko kantxako sarreran.
Gainontzeko ekintzetarako ez da sarrerarik behar; aforoa bete arte sartu ahal izango da.
Aipatutako bi ikuskizunen testuak Leire Bilbao Barruetabeña idazle ondarrutarrak sortu ditu.



