Ondarroako Udalak argitaratu ditu 2023, 2024, 2025 eta 2026 urteei dagozkien herriko taldeei bideratutako norgehiagokako dirulaguntza deialdiak. Urtza Alkorta Arrizabalaga alkateak esan du agintaldiko erronka handienetako bat gauzatzea lortu dutela deialdi hauekin: “atzerapen handia zegoen udaletxean herriko taldeei eman beharreko dirulaguntzekin, eta esan genuen egoera irauli eta zuzendu egin behar zela. Eta lortu dugu. Eskerrak eman nahi dizkiet herriko taldeei eta udal teknikariei”.
Ahalegindu gara bai eskarien tramitazioa baita justifikazioena ere ahalik eta gehien arintzen, taldee
Irailaren 30era arte dago epea dirulaguntza eskariak aurkezteko. Arloz-arloko informazio guztia hemen aurkituko duzu: Informazioa.
Eskarien eta justifikazioen epeak.
- 2023, 2024 eta 2025: eskariak irailaren 30erarte eta justifikazioak urriaren 31rarte.
- 2026: eskariak irailaren 30erarte eta justifikazioak 2027ko urtarrilaren 15erarte.
Dirulaguntzen eskariaren zein justifikazioaren tramitazioa telematikoki edo aurrez-aurre egin daiteke, aipatutako epeen barruan:
- Telematikoki, hemen: Tramitazioa hasi.
- Aurrez-aurre, Alamedako Herritarren Arreta Zerbitzurako (HAZ) bulegoan.
Dirulaguntzak aurkezteko gida da hau, herriko taldeentzat prestatu dena tramitazioan laguntzeko. Zalantzarik izanez gero, arlo bakoitzeko teknikariarekin harremanetan jarri.



