Skip to main content

Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Udal Zerga (TMIZ) helbideratzeko deia egiten die udalak herritarrei. Zergaren ordainketa helbideratzeak esan nahi du ordainketa kontu korrontetik egingo dela, herritarrak udal bulegoetara gerturatzeko beharrik gabe.

Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Udal Zerga (TMIZ) helbideratzeko, bidal itzazu zure bankuko datuak orokorra@ondarroa.eushelbide elektronikora edo eraman ezazu udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzura.

TMIZ zerga ordaintzeko borondatezko epea apirilaren 1etik ekainaren 2ra artekoa izango da, beraz, 2025eko maiatzaren 9an zordunduko da 2025eko TMIZ kontuan. Maiatzaren 2a baino geroago bidaltzen duten herritarrentzat datorren urtean izango du eragina.