Uda honetan ere aisialdirako igeriketa osasungarria bultzatzen dugu Bizkaiko kostaldean, itsasoaz autonomiaz, segurtasunez eta ingurunearekiko errespetuz gozatzeko pentsatutako jarduerekin.
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Igeribideak ekimena Ondarroan egongo da aurten berriro, Udalaren laguntzarekin. Aurten, gainera, hiru saio desberdin izango dira Arrigorri hondartzan egin ahal izango direnak:
- Uztailak 13, domeka, 11:00etatik 13:00era, familientzako igeriketa jolasak.
- Abuztuak 3, domeka, 09:30etik 11:30era, segurtasun tailerra. IZENA EMAN HEMEN
- Abuztuak 3, domeka, 12:00etatik 14:00etara, masterclassa. IZENA EMAN HEMEN
Saio guztiak euskaraz izango dira.
NORK EMAN DEZAKE IZENA?
Igeribideak 2025ean adin eta maila guztietarako proposamenak daude. Itsasoaz gozatzeko eta itsasoa zaintzeko gogoa besterik ez duzu behar:
- Segurtasun-tailerrak: 12 urtetik aurrera. Ez duzu aditua izan behar, oinarrizkoa igeri egiten jakitea nahikoa da. Adingabea bazara, ekarri zure baimena!
- Masterclass teknikoak: 12 urtetik aurrera ere bai. Igeriketako oinarrizko edo tarteko maila dutenentzat pentsatuak. Adingabeek baimenarekin.
- Familiako igeriketa-jolasak: 8 urtetik aurrera. Adingabeek heldu batekin. Ez da maila handirik behar, uretan ondo pasatzeko gogoa besterik ez.



