2025/2026 ikasturtean Etxelila Emakumin Topalekuk eskainiko duen programazioa aurkeztu du Ondarroako Udalak. Aurten ere, ohi modura, oinarri hauek izango ditu programazioak:
- Zerbitzuak: aholkularitza juridikoa eta sexuen aholkularitza gunea.
- Solasaldi irekiak
- Jabekuntza Eskola
- Erakusketak
- Liburutegi feminista
- Etxelilako taldeak
“Aurten ere programazio zabal eta anitza eskainiko du Etxelilak, eduki feministez betea, Ondarroa oraindik ere herri feministagoa izateko”, adierazi du Naiara Burgoa Lizarraga berdintasun zinegotziak. Izena emateko epea ere laster zabalduko dela azpimarratu du: “urriaren 8tik aurrera, eguna bera barne, Etxelilako ordutegian”.
INFORMAZIO GEHIAGO:
Etxelila:
Goizez, eguazten eta eguenetan: 10:00-13:00 Arratsaldez, martitzenetik barikura: 16:00-20:00
94-613 40 08 / 664 54 73 67
etxelila@ondarroa.eus
Oharra: Matrikula egiteko fitxa bete eta ordaineta egin behar da Etxelilan.



