Aste Santuko jaiegunetan tiobiboak egongo dira Itsasaurren; dagoeneko muntatuta daude. Ondarroako Udalak Eusko Jaurlaritzaren Portu Zuzendaritzarekin lortutako emakida hitzarmenari esker, Udalak kudeatu du tiobiboak Itsasaurren egotea.
Itsasaurreko espazioaren kudeaketa Udalarena denez, eta prezioak ezartzea ere orain Udalaren eskumena denez, tiobiboen jabeekin adostu da prezioak ohi baino murritzagoak izatea: hiru barraketan bidaia bakoitza 2,5€ izango da, baina bitan (penduloan ezik beste bietan) 5 bidaiako bonua erosi ahal izango da 10 eurotan; 2€ bidaiako.
Gaurtik (apirilak 16) asteleheneraino (apirilak 21) egongo dira tiobiboak, martitzenean merkatua egongo baita Itsasaurren, ohi modura.