Skip to main content

Urtza Alkorta Arrizabalaga alkateak deituta, Larrialdi Mahaia batu da gaur Ondarroako udaletxean, beroarengatik ezarrita dagoen alerta gorriaren 0 gunean gaudelako eta gaur (ekainak 23) gauean San Juan bezperako hainbat su eta bestelako ikuskizun egitea aurreikusita dagoelako herrian. Larrialdi Mahaian, alkateaz gain, udaletxeko teknikariak eta larrialdi zerbitzuetako buruak egon dira.

San Juan suei dagokienez, erabaki da solik baimendutako suak egin ahal izango direla, eta baimenik eskatu ez dutenek ezingo dutela inolaz ere surik egin, ezta txikia bada ere. Baimendutako suak Kamiñazpiko parkean, Kafeatzen eta Itsasaurren egingo dira. Halaber, debekatuta dago baita ere piroteknia erabiltzea, ojaelak martxan ipintzea edo kriseiluak eta antzeko elementuak piztea.

Baimendutako suen antolatzaileekin berba egin du Udalak eta guztiei esan zaie sua ahalik eta txikiena egiteko. Horretaz gain, inguruan egon daitezkeen zuhaitzen inguruan ura prest izateko esan zaie, txinpartaren bat joanez gero ere segidan itzali ahal izateko. Eremu guztietan mangera bana ere utzi du Udalak antolatzaileen esku.

Ondarroako Udalak dei egiten die herritar guztiei arduraz jokatzeko eta ezarritako neurriak zorrotz betetzeko, segurtasuna bermatu ahal izateko eta arrisku egoerak saihesteko.

Erabaki guzti hauek edozein momentutan alda litezke, Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko Bidearen (LABI) mahai teknikoak hala erabakitzen badu.