Ondarroako Udalaren kultura sailak mozorro lehiaketa antolatu du inauterietarako. Lehiaketa, sare sozialen bitartez egingo da, giroa berotzeko, inauterietako zapatutik martitzenera bitartean. Eta zertan datza lehiaketak? Atera argazkia eta bidali komunikazioa@ondarroa.eus posta elektronikora. Udalaren Facebook eta Instagram kontuetan atsegin dut gehien dituzten argazkiek saria jasoko dute; 150 euro banakako argazkiak eta 300 euro taldekakoak. Parte hartzeko ezinbestekoa izango da adin nagusikoa izatea.
Irabazlea nortzuk izan diren eguaztenean (otsailak 18) emango da jakitera.
Kultura sailetik zehaztu dute herritarrek geroz eta gehiago erabiltzen dituztela sare sozialak, eta beraien bitartez giroa berotzeko asmoagaz antolatu dela lehiaketa formatu horretan. “Azken urteetan ohiko formatua indarra galtzen joan da, baina uste dugu bide hau egokia izan daitekeela jendea animatzeko eta saltsa apur bat ipintzeko inauteriei”, azaldu dute.
LEHIAKETAREN OINARRIAK:
- ZER: Ondarroako Inauterietako mozorroen argazki lehiaketa sare sozialetan. Argazkiak 2026ko Ondarroako Inauterietan ateratakoak izan beharko dira.
Parte-hartzaileek 2026ko Ondarroako Inauterietako mozorroen argazkiak, BANAKA edota TALDEKA, bidali behar dituzte - PARTAIDEAK: Adin nagusiko Ondarroako herritarrak.
- SARIAK: Taldekako saria: 300 euroko erosketa txartela. Banakako saria: 150 euroko erosketa txartela.
- NOLA: Argazkiak Udaleko helbide elektroniko honetara bidali beharko dira: komunikazioa@ondarroa.eus
Argazkiarekin batera bidaltzailearen izena eta abizena eta kontaktua (telefonoa edota posta elektronikoa) bidali beharko da. - ARGAZKIAK BIDALTZEKO EPEA: Hasiera; otsailaren 14, larunbata, goizeko 11:00etan. Amaiera; otsailaren 17, asteartea, gaueko 22:00etan.
- IRABAZLEEN AUKERAKETA: Argazkiak Udaleko sare sozialetan (Facebook eta Instagram) azalduko dira. Bozkatzeko sistema zuzena izango da, eta irabazleak “ATSEGIN DUT” gehien lortzen dituzten argazkiak izango dira, Facebook eta Instagram sareetan (bien batuketa hartuko
da kontuan). Antolakuntzak beretzat gordetzen du lehiaketan ez onartzeko eskubidea, pertsonen duintasunaren aurkako argazkiak edo konnotazio arrazistak, sexistak eta/edo diskriminatzaileak dituztenak badira. - SARIAREN JAKINARAZPENA: Irabazleak nortzuk izan diren otsailaren 18an, 12:00etan iragarriko dira Udalaren sare
sozialetan. Irabazleari, emandako kontaktuaren bidez, jakinaraziko zaio (telefonoa edo posta elektronikoa). - DATUEN BABESA ETA BAIMENA: Lehiaketan parte hartzeak esan nahi du argazkiak Udaleko sare sozialetan argitaratzea onartu egiten dela. Argazkiak bidaltzean, parte-hartzaileek lehiaketaren helburuetarako bakarrik erabiltzeko baimena ematen dute. Datuak babesteko legeria betez, honako hau bermatzen da: irudiak lehiaketarako bakarrik erabiliko dira, eta ez dira gordeko, ezta beste helburu batzuetarako erabiliko.








