Ondarroako LGTBIQ+ pertsonen errealitateak erdigunean jartzeko eta herri mailako narratiba kolektiboagoak eraikitzeko proiektua daukagu martxan Ondarroako Udalak eta Eihera Kooperatibak. Diagnostiko soil bat baino gehiago da; herrian eragina izango duen prozesua garatzea da proiektuaren helburua, memoria, aitortza eta erreparazioa oinarri. Ondarroako LGTBIQ+ pertsonei lekua ematea da xedea, aitortza egitea, eta herriko memorian jasotzea”. Bigarren faseari ekingo diote orain.
Ondarroako LGTBIQ+ errealitateak jasotzeko saio kolektibo irekia deituko dugu Urriaren 28an, 18:00etan, Etxelilan. Guretzat garrantzitsua da zuen ahotsa entzutea, eman izena lehen estekaren bitartez, eta bertan ikusiko dugu elkar. Eman Izena hurrengo estekan:
https://erabili.liberaforms.org/ondarruko-lgtbiq-bizitzak-jasotzeko-saioa
Etortzeko aukera izan ezean, partekatutako bigarren estekan galdetegi bat betetzeko aukera izango duzue:
https://erabili.liberaforms.org/lgtbiq-memoria-ariketa—ondarroa
“Orain arte udaleko Berdintasun Sailetik emakumea jarri dugu beti erdigunean. Eta, nahiz eta horretan jarraituko dugun, LGTBIQ+ kolektiboari merezi duen tokia emateko ahalegina da hau”, azaldu du Naiara Burgoa Berdintasun zinegotziak. Garrantzitsua da erakundeetatik ere LGTBIQ+ bizitzei erreparatzea.
Naiara Burgoa Lizarraga, berdintasun zinegotzia: “herri irekia” dela esan ohi bada ere, horrek ez duela esan nahi “askatasun osoz” bizi denik sexu eta genero disidentzia: “Ondarroa ez da herri isolatu bat: munduaren parte da, eta oraindik pauso asko daude egiteko”.
Hiru fase. Proiektuak hiru fase dauzka: identifikazio fasea, gerturatze eta entzute fasea eta itxiera eta itzulera fasea. “Lehenengo fasean, herriko eragile eta profil ezberdinekin mapa bat osatu genuen, gerturatu ahal ginen pertsonak eta kolektiboak kokatzeko. Momentu honetan bigarren fasean gaude: gerturatze eta entzute fasean.
Prozesu guztian konfidentzialtasuna eta anonimotasuna uneoro bermatuta egongo direla azpimarratu dute Eihera kooperatibako Iñi Etxezarretak eta Naiara Burgoa zinegotziak: “Parte hartzaileen izenak ez dira publiko egingo, eta, kanpora begirako emaitzetan agertuko balira, bestelako izenekin edo baimenarekin soilik izango litzateke”.

Screenshot



