Ondarroako Udalak udalerriko Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Plana (HMIP) egiteko prozesuari ekin dio. HMIPak plangintza estrategikorako tresna dira, eta hiri-mugikortasuna iraunkortasun-irizpideetatik hobetzea dute helburu nagusi. HMIP batek laguntzen du udalerri baten mugikortasun-baldintzak hobetzen eta ondorio negatiboak murrizten, eta baita biztanleriaren bizi-kalitatea hobetzen, desberdintasun-oztopoak hausten eta hiri-erakargarritasuna hobetzen laguntzen du.
Horretarako, datozen hilabeteetan, Ondarroako HMIPak hainbat jarduera-programa zehaztuko ditu, herritar guztiek ondasun eta zerbitzuetara iristeko dituzten baldintzak hobetzeko. Horretarako, ingurumena gehien errespetatzen duten eta sozialki hoberenak diren desplazamendu-moduak (oinez, bizikletaz, garraio publikoan) sustatzeko jarduerak diseinatuko dira, auto eta ibilgailuen erabilera arrazionalizatzeko asmoz.
Gainera, HMIP burutzerakoan ezinbestekotzat jotzen da Ondarroako herritarren iritziak eta iradokizunak jasotzea.
Parte-hartzeari dagokionez, lehen pausoa izango da galdetegi bitartez iritziak jasotzea Ondarroako herritarren iritzia udalerriko mugikortasunarekin lotutako arazoen inguruan, eta herriko mugikortasun-joerak ezagutzea. Galdetegia anonimoa da. 2025eko urriaren 24ra arte egongo da zabalik.
Galdetegia paperean betetzeko aukera ere badago. Galdera-orrriak Alamedako Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoan (HAZ) eta Turismo Bulegoan daude eskuragarri.




