Skip to main content

Ondarroako Udalak oposizio-lehiaketa bidezko hiru lan eskaintza argitaratu ditu: kirol teknikaria, Antolaketa teknikaria eta Kultura teknikaria. Izena emateko azken eguna azaroaren 2a da, eguna bera barne. Izena emateko, izen emate orria bete eta dagokion tasa ordaindu beharko da.

Parte hartzeko baldintzak:

  • Denek 4. hizkuntza-eskakizuna dute. Eduki ez arren, izena eman daiteke, prozeduraren baitan euskararen ariketa egiteko aukera egongo da eta.
  • Titulazioak:
    • Kultura eta Antolaketa: unibertsitateko edozein gradu.
    • Kirola: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradua edo baliokidea.

Izena ematerakoan aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Izen-emate orria behar bezala beteta eta sinatuta.
  • 15€ko tasa ordaindu izanaren ziurtagiria edo salbuespenaren ziurtagiria.

Deialdi bakoitzari buruzko informazio guztia, hemen: