Skip to main content

Gaur goizean, urtarrilak 30, Ondarroako udaletxeko ikurriña ostuta, mastako sokak ebakita eta Udaltzaingoaren bulegoan 1312 margoketa agertu dira. Tamalez ohikoak bihurtzen ari dira mota honetako Udalaren kontrako erasoak.

Urtza Alkorta Arrizabalaga alkateak adierazi du bitxia egiten zaiola 1312 edo ACAB bezalako margoketak Ondarroako udaltzainen bulegoan agertzea, are bitxiagoa oraindik ere, udaltzain eredu propioa lantzen ari diren herrietan agertzea hain zuzen. Gertakari hauen atzean zein dagoen jakin gabe ere, agerikoa da estrategia zehatz bat jarraitzen ari direla.

Horren aurrean, Ondarroako Udalak, Udaltzaingo eredu propioaren lanketan jarraituko duela azpimarratu du alkateak, bateko eta besteko oztopoen gainetik.

Ikurriña ostu dute gauean mastatik, sokak ebakita.

 

1312 margoketa, udaltzainen bulegoaren atarian.