Ondarroak 700 urte beteko ditu 2027an eta urteurren berezi horri irudia ipintzeko logo lehiaketa ipini du martxan Ondarroako Udalak. Irudi hori izango da zazpigarren mendeurreneko irudia. Lehiaketa martxan da dagoeneko eta sortzaile bakoitzak bere lanak aurkeztu ahal izango ditu irailaren 6rarte.
ONDARROA 700 URTE – LOGO LEHIAKETA OINARRIAK
Lehiaketaren helburua
Ondarroako 700. urteurrena modu bisual, original eta identitario batean adierazteko logo bat sortzea. Logoak herriko nortasuna, historia eta itsas kutsua islatu behar ditu.
Logoak erabilgarri izan behar du euskarri fisiko (kartelak, banderolak, kamisetak, merchandisinga…) eta digital guztietan (web, sare sozialak, bideoak, aurkezpenak…).
Parte-hartzaileak
- Lehiaketa irekia da nahi duten guztientzat, adina edo egoitza mugarik gabe.
- Egile bakoitzak bahibeste lan aurkeztu ditzake.
- Lanak pertsona baten izeneanjoan behar dira; ez da onartuko talde lanik.
Lanaren ezaugarriak
- Formatua: Digitala. Formatu bektoriala ere izan behar du.
- Originaltasuna: ezingo du copyright edo eskubiderik urratu. Sormen propioko irudia izan beharko da, egiteko bitartekoa edozein dela ere.
- Sinbolismoa: Ondarroa, itsasoa, herriko historia eta komunitatea modu argi eta ulergarrian.
- Irakurgarritasuna eta sinpletasuna: euskarri guztietan ondo ikusteko.
- Hizkuntza: berba edo esaeraren bat agertzekota, euskara hutsean.
Aurkezpena
- Lanak, telematikoki aurkeztu behar dira, ondarroa.eus webgunearen bitartez. HEMEN. Irudia aurrez-aurre ere aurkeztu daiteke Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoan (HAZ). Irabazlea izanez gero, formatu digitalean entregatu beharko du astebeteko epean.
- Lan bakoitzak honako datuak izan behar ditu: izen-abizenak, kontaktua (telefono/email), laburpen bat logoaren esanahiari buruz. Eskuz entregatzen diren lanen kasuan, sorkuntzek ez dute jasoko egilearen izenik, eta kartazal zarratuan sartuta aurkeztuko dira; kartazalean soil-soilik lema edo goitizena jarriko da. Kartazal horren barruan beste kartazal bat sartuko da eta horren kanpoan lema edo goitizena jarriko da, eta barruan egilearen izen-abizenak, telefonoa, helbidea, posta elektronikoa eta nortasun agiriaren kopia. Formatu fisikoan aurkezten den lanen bat irabazlea bada, materiala digitalki ere entregatu beharko du.
Ebaluazioa
- Epaimahaia: Ondarroako Udalak horretarako izendatutakoak.
- Irizpide nagusiak:
- Originaltasuna eta sormen maila
- Herriko nortasuna eta 700. urteurrena islatzea
- Baliagarritasuna euskarri fisiko eta digital guztietarako
- Irakurgarritasuna eta sinpletasuna
Saria
- 600 € irabazlearentzat (saria jasotzerakoan dagokion zerga araudia aplikatuko da).
- Irudiaren jabetza Udalarena izango da eta berak nahi moduan erabili eta ustiatu ahal izango du. Lan irabazlearen egileak ez du jabetzarik izango.
- Irabazlea eta logoa ofizialki aurkeztuko dira.
Epeak
- Aurkezteko azken eguna: 2026ko irailaren 6a.
Beste ohar garrantzitsuak
- Lanak jasotzen direnean, Udalak aldaketarik eska dezake logoaren formatuan edo erabileran.
- Logoak ez du aurretik beste lehiaketa batean erabilia izan behar.
- Zalantzak argitzeko: komunikazioa@ondarroa.eus




