Skip to main content

Ondasun Higiezinen Zerga (OHZ) edo IBI izenarekin ezagunagoa den zerga boluntarioki ordaintzeko epea urriaren 10ean amaitzen da. Herritarrak gutunak jasotzen ari dira etxeetan aste hauetan, eta asko zalantzak argitzera gerturatu dira Udal Kontuhartzailetza sailera. Herritar batzuek, bigarren gutun bat ere jaso dute etxean; kasu hauetakoren batean daudenek hain zuzen:

  • Etxebizitza hutsik daukatenek.
  • Etxebizitza Alokabiden daukatenek.
  • Familia ugariak direnak.

Aipatutako hiru kasuetako batean bazaude eta OHZren ordainagiria helbideratuta ez badaukazu, bi ordainagiri jasoko dituzu paperean. Bigarrena bakarrik ordaindu behar duzu, hori baita zuzen dagoena. Gainera, ordainagirian bertan agertzen da erreziboaren ordezkoa dela eta ez dela helbideragarria. Halabaina, helbide fiskala ondo identifikatuta dagoen kasuetan jasoko da ordainagiria bertan, hori baita ogasun sailean gordeta dagoen helbidea.

Aipatutako hiru kasuetako batean bazaude eta orain arte OHZren ordainagiria helbideratuta baduzu, hala ere, ordainagiri bakarra jasoko duzu, eta bankuan ordaindu behar duzu. Datorren urtean ere ordainagiria helbideratuta izango duzu, orain arte bezala.

Hiru kasu hauetako batean ere ez bazaude ohi modura bankutik kobratuko dizute (helbideratuta daukatenen kasuetan) edo paperean jasoko duzu, helbide fiskalean zehaztuta daukazun zuzenbidean. Bigarren kasu honetan ere ordainketa banketxean egin behar da.