Ondarroako Udaleko lan-kontratudun plantillako LT taldeko plazei atxikitako Operario Balioanitzen bi lanpostu txanda irekian eta oposizio-lehiaketa bidez hautatzeko deialdia argitarau da eta izena emateko epea zabalik dago, azaroaren 24ra arte.
[DEIALDIARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA]
Parte hartzeko baldintzak:
- 1. hizkuntza-eskakizuna. Eduki ez arren, izena eman daiteke, prozeduraren baitan euskararen ariketa egiteko aukera egongo da eta.
- Titulazioak:
- Eskola ziurtagiria edo baliokidea.
- B motako gidabaimena.
Izena ematerakoan aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Izen-emate orria behar bezala beteta eta sinatuta.
- 15€ko tasa ordaindu izanaren ziurtagiria edo salbuespenaren ziurtagiria.
Informazio gehiago esteka honetan: https://www.ondarroa.eus/eu-ES/Udala/enplegu-publikoa/Orriak/2026-operario-balioanitza.aspx
[DEIALDIARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA]



