Skip to main content

Urtarrilaren 4an, zapatua, arratsaldeko 18:00etan Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta Txapasek urteroko pailazoen ikuskizuna eskainiko dute Zaldupe udal kiroldegiko kantxan. Aurten, Iritsi da ostirala emanaldia eskainiko dute.

Aurreko urteetan modura, herriko ikastetxeetako ikasleek Zaldupe eskola publikoan eta Zubi Zahar herri ikastolan eduki dute sarreren erreserba egiteko aukera. Erreserba egin dutenek, Turismo Bulegoan erosi beharko dituzte sarrerak abenduaren 18 arratsaldean (goizez ez), 19 egun guztian edo 20an egun guztian. Hiru egun hauetan erreserbatutako sarrerak erosi ahal izango dira bakarrik. Jasotzen ez diren erreserbatutako sarrerak publiko orokorrarentzako salmentara pasako dira abenduaren 26tik aurrera. Sarrera guztiek 5 euro balio dute. Ikuskizunaren egunean bertan ez da sarrerarik salduko kiroldegiko txarteldegian.

Turismo Bulegoaren ordutegia: martitzenetik domekara, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

Erreserbarik ez daukaten guztiek abenduaren 26tik aurrera erosi ahal izango dituzte sarrerak Turismo Bulegoan, gehienez lau sarrera pertsonako.

Aurten sarrera guztiak, bai erreserbatutakoak eta baita publiko orokorrarentzat daudenak ere kantxakoak dira.