2. Geldialdia

Txitxarroa eta atuna

Txitxarro harroak eta atun tuntunak

itsas hondoan egin zuten tupust,

isatsez isats, hegalez hegal,

muturrez mutur.

Txitxarroa eta atuna

Txitxarro harroak

eta atun tuntunak

itsas hondoan

egin zuten tupust,

isatsez isats,

hegalez hegal,

muturrez mutur.

Hau atun tuntuna,

esan zion txitxarroak.

Hau txitxarro harroa,

atunak.

Tematu ziren, batak «a»,

besteak «e»,

ingurua burbuilez

bete arte.

Bat-batean sarea

erori zitzaien gainera.

Nola handik atera?

Zuloetatik joan ziren laster

harrokeria eta tuntunkeria

eta heldu ziren heldu ere

itsas sakonera.

Sarean gora, ordea

irten ezinik, harrapatuta

elkarrekin abiatu ziren

isatsez isats,

hegalez hegal,

muturrez mutur

txitxarroa eta atuna.

Xomorropoemak eta beste piztia batzuk

Leire Bilbao (Ondarroa, 1978)

Umetan deskubritu zuen hitzaren lilura, liburuei eta bertsolaritzari esker, eta ordudanik literatura genero ezberdinak landu ditu: poesia, narratiba, antzerkia zein kantuak. Bere lanak hizkuntza askotara itzuli dira eta hainbat sari jaso izan ditu.

Bere lanak hizkuntza askotara itzuli dira: ingelesez, italieraz, alemanez, katalanez, galegoz eta gazteleraz irakur daitezke, eta hainbat sari jaso ditu, besteak beste, Haur eta Gazte Literaturaren Euskadi Saria 2017an, Xomorropoemak eta beste piztia batzuk liburuagatik, berriz ere, 2022an, Barruko hotsak lanarekin, eta Espainiako Literaturako Sari Nazionala 2025ean, Haur eta Gazte Literaturan, Klera lanarekin.

Literatura oro haurtzaroan datzala dio, itsas mundua bere baitan daraman begirada propio batekin. Eta berarentzat poesia haurtzarora itzultzea dela. Kresala arnasteko era bat.

Arrainak, ezkatak, kalatxoriak, portua… aurkituko dituzu ibilbide literario honetan. Utzi urari bere bidea egin dezan eta berarekin eraman zaitzan. Poesia, ur tanta bat bezala, leku guztietan aurki baitaiteke.” – Leire Bilbao

Leire Bilbao

Leire Bilbao

Leire Bilbao

Leire Bilbao

Leire Bilbao

Leire Bilbao