5. Geldialdia

ELIZA

Ondarroako eliza Andra Mariaren eliza da. XV. mendekoa da eta haitz baten gainean dago eraikia. Alde zaharraren bihotzean dago kokatuta eta bere ezaugarririk aipagarriena zera da: misterioz betetako istorio txundigarri bat gordetzen duela bere baitan: Kortxeleko mamuena.

Elizaren goi aldean, Kortxelean, harrizko apaingarri edo irudiak daude. Irudi horiek Kortxeleko mamuak dira. Eta Leokadi da mamu nagusia.

 

 

Esaten da, gauean kalean ibiltzen bazara eta korretari 3 buelta ematen badizkiozu, mamuek harrapatu eta Kortxelera eramaten zaituztela, eta han harri bihurtzen zarela, betirako bertan gelditzera kondenatuta.

Kontua da, urtean behin, kortxeleko mamuak kortxeletik herrira jaisten direla (Ondarroako jaietan, abuztuaren 13an jaitsi eta abuztuaren 17an igo). Jaiak herrian pasatzen dituzte. Herriko kontuak ezagutu nahi izaten dituzte eta, behin jaiak herrian igarota, Kortxelera bueltatzen dira berriro, herritarrak zaintzera.

Egun batean, Andoni eta bere lagunak ere musika plazara joan ziren dantzan egitera. Eta pixka bat luzatu egin ziren, uste baino gehiago luzatu ere. Eta lagun bat, Bakarne, Kortxeleko mamuek harrapatu egin zuten eta Kortxelera eraman.

Andoni eta lagunek, bada, Bakarne harri bihurtu aurretik, hura erreskatatzera joan beharko dute eta bi saiakera egingo dituzte.

KORTXELEKO MAMUEN BELDUR

Andonik Bakarne askatzeko planaren berri eman zien lagunei.

  • Zer dira erreminta horiek guztiak? – galdetu zuen Kutxik.
  • Bakarne askatzeko beharko ditugun aparailuak! –erantzun zuen Andonik-. Ezinbestean, bi gauza eraman behar ditugu Kortxelera: azukrea eta irina.
  • Bai! –atera zen Altzaprakak-. Esaten dutenez, Leokadiri azukrea gustatzen zaio.
  • Eta irina ikusezinak diren mamuei botatzeko da -azaldu zuen Okerrek.
  • Torita bat ere beharko dugu –gehitu zuen Andonik-, argia egiteko.
  • Eta soka? –galdetu zuen Boltsillerok.
  • Harrapatzen ditugun mamuak lotzeko! 
  • Eta mailua? -Diopilek.
  • Mamuak buruan jo eta konorterik gabe uzteko! 

Ana Urkiza (Ondarroa, 1969)

Ana Urkiza euskal idazlea eta kazetaria da, eta bere lanek maiz lotzen dituzte genero eta gai ezberdinak, hala nola, poesia, saiakera eta haur literatura. Urkizak bere ahots propioa garatu du, adierazpen poetiko indartsua eta sentiberatasun handikoa. Bere lanek maiz emakumeen mundua, bakardadea, eta barne gatazkak lantzen dituzte, betiere euskarazko literaturan kokatuta. Zainetan ur garden (2004) eta Argiaren alaba (2022) bezalako lanek adierazten dute bere literatura konpromisoa eta euskal kultura eta hizkuntzarekiko maitasuna. Ondarroa herrian txertatua egon arren, Urkizak unibertsaltasuna bilatzen du bere hitzen bidez, eta literaturari sormen freskotasun handia dakar.

Ana Urkiza 

Ana Urkiza 

Ana Urkiza 

Ana Urkiza 

Ana Urkiza 

Ana Urkiza