5. Geldialdia
Kalatxoriak
Kalatxoriak
Itsasontzia portura sartzen.
Margo zuriak dira kalatxoriak.
Arrainak, arrainak! idazten
beren hegoekin zeruan.
Piztipoemak eta beste xomorro batzuk
Arrain begiak
Arrainen ametsek ez dute tapakirik
lotan ere begiak zabalik
Arrain ezkatak
Ezkata bat hatz batean,
itsasoa esku betean.
Xomorropoemak eta beste piztia batzuk
Leire Bilbao (Ondarroa, 1978)
Umetan deskubritu zuen hitzaren lilura, liburuei eta bertsolaritzari esker, eta ordudanik literatura genero ezberdinak landu ditu: poesia, narratiba, antzerkia zein kantuak. Bere lanak hizkuntza askotara itzuli dira eta hainbat sari jaso izan ditu.
Bere lanak hizkuntza askotara itzuli dira: ingelesez, italieraz, alemanez, katalanez, galegoz eta gazteleraz irakur daitezke, eta hainbat sari jaso ditu, besteak beste, Haur eta Gazte Literaturaren Euskadi Saria 2017an, Xomorropoemak eta beste piztia batzuk liburuagatik, berriz ere, 2022an, Barruko hotsak lanarekin, eta Espainiako Literaturako Sari Nazionala 2025ean, Haur eta Gazte Literaturan, Klera lanarekin.
Literatura oro haurtzaroan datzala dio, itsas mundua bere baitan daraman begirada propio batekin. Eta berarentzat poesia haurtzarora itzultzea dela. Kresala arnasteko era bat.
“Arrainak, ezkatak, kalatxoriak, portua… aurkituko dituzu ibilbide literario honetan. Utzi urari bere bidea egin dezan eta berarekin eraman zaitzan. Poesia, ur tanta bat bezala, leku guztietan aurki baitaiteke.” – Leire Bilbao
Leire Bilbao
Leire Bilbao
Leire Bilbao
Leire Bilbao
Leire Bilbao
Leire Bilbao