6. Geldialdia
HONDARTZAKO ZUBIA
Hondartzako zubian gaude. Zubi hau erditik ireki egiten da, garai batean, itsasontziak astilleruraino sartzen zirelako.
Pasabide birakari hau Espainian bakarra da eta Europan eta munduan kontserbatzen den bakanetakoa. Ondarroako zubirik zaharrena dela esan dezakegu, gainontzekoak, berreraiki egin baitira.
Zubi honetatik joaten da Arrigorri hondartzara, eta baita, pasealekutik, Saturrarango hondartzara.
Eta 1994an egin zen azken zubia Itxas-aurre zubia izan zen. Kalatraba arkitektoak egin zuenez, Kalatraba zubia izenez ere ezagutzen dena. Porturako kamioi trafikoa herritik pasatzea ekiditeko eraiki zen eta gaur egun, Ondarroa, oinezkoen herria da zubi honi esker.
Mutriku aipatu dudala, Ondarroak harreman estua izan du betidanik Mutrikuko herriarekin, eta baita Kutxi eta bere lagunek ere.
Behin, mutrikuarren kontra futbolean egiteko, baloia behar zuten. Baloia erosteko lan egin beharra zuten ordea eta, horretarako, portura joan ziren, arraina deskargatzera, itsasontzitik arrain kaxak eskuz ateratzera. Horretarako, xira janzten zen eta botinak.
Ondarroako piratek ere xira oso handiak janzten zituzten, baita botinak ere. Badakizue zertarako?
Deskubritu ezazue zergatik jantziko zituzten xira eta botin handiak, zergatik diren ondarroarrak eskuzabalak eta nola erabiltzen dituzten ondarroarrek euren eguneroko hizketan arrainen izenak…
XIRAK JANTZITA
Arraina deskargatzearen ofizioa ondo baino hobeto ezagutzen zuten.
Bodega hustutzeko hiruzpalau kaxa besterik gelditzen ez zirenean, aurrez aukeratu eta aparte uzten joan ziren arrainik ederrenak gerriko sokatik zintzilika jarri eta xiraren barruan gordeko zituzten.
Bodegatik azkeneko kaxa atera zutenean, Kapitan Tirantesen aitak eskupekoa eman zien. Eskupekoa hutsaren hurrengoa zen, baina Kutxiren lagunek ez zuten protestarik egin.
Portutik irten bezain laster, xira barruan ezkutatutako legatzak, urreburuak eta lupinak otarran jaso eta saltzera eraman zituzten.
Salmentarekin bai lortu zutela dirua!
Ana Urkiza (Ondarroa, 1969)
Ana Urkiza euskal idazlea eta kazetaria da, eta bere lanek maiz lotzen dituzte genero eta gai ezberdinak, hala nola, poesia, saiakera eta haur literatura. Urkizak bere ahots propioa garatu du, adierazpen poetiko indartsua eta sentiberatasun handikoa. Bere lanek maiz emakumeen mundua, bakardadea, eta barne gatazkak lantzen dituzte, betiere euskarazko literaturan kokatuta. Zainetan ur garden (2004) eta Argiaren alaba (2022) bezalako lanek adierazten dute bere literatura konpromisoa eta euskal kultura eta hizkuntzarekiko maitasuna. Ondarroa herrian txertatua egon arren, Urkizak unibertsaltasuna bilatzen du bere hitzen bidez, eta literaturari sormen freskotasun handia dakar.