Skip to main content

San Juan bezperako gauean suak egiteko baimena eskatzeko epea zabalik dago, eta horrela egingo da maiatzaren 27ko eguerdiko 13:00era arte. Baimen eskaerak aurrez-aurre edo telematikoki egin daitezke. Aurrez-aurre, Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ, Alamedako bulegoetan); telematikoki, HEMEN.

Gogoratu, sua egiteko eremuaren eskaera egiterakoan kontuan izan behar direla irizpide hauek:

  • Suaren eremua Ondarroako udalak mugatuko du. Edozein eraikin, ibilgailu, argindarraren lineetatik edo landaredi altutatik urrun kokatuko da sua. Gutxienez, sutarako egur-pi­loaren altuera baino 5 aldiz urrunago.
  • Sua hedatu ez dadin, garbi eduki beharko da pilaketa­ren ingurua.
  • Suetara edo haren inguruetara, besteak beste, honakoak botatzea galarazita dago:  piroteknia-objektuak, esprai, ontzi, zabor edo plastikoak, arriskutsuak izateaz gain, ke toxikoak sor ditzaketelako.
  • Haizeak indarrez jotzen badu, baliteke sua bertan behera utzi behar izatea. Goza­tu gauaz, arriskurik gabe.
  • Eskatzailea (norbanakoa edota elkartea) arduratuko da suaren antolaketa kontrolatzeaz (sua egin aurretik, sua itzaltzen den momentura arte).