Skip to main content

Trakzio mekanikodun ibilgailuei dagokien zerga (TMIZ) ordaintzeko epea zabaldu da gaur, apirilak 1; ekainaren 1erarte egongo da zabalik, bi hilabetez.

Zerga hau bankutik helbideratu gabe daukatenek apirilaren 30erarte daukate horretarako aukera. Helbideratzen ez badute, ordain-gutunaz ordaindu ahal dute, udal diru-bilketa bulegoan, banketxeetan (Kutxabank edo Laboral Kutxa) edo online, udal webguneko egoitza elektronikotik. Ordain-gutunak aste honetan hasiko dira banatzen, etxez etxe.

Udaletik dei egiten diegu herritarrei zergen kobrantzak egiteko helbideraketak egitera.