Skip to main content

Aurten ere, Ondarroako Udalaren ekimenez, uda sasoian herrian egingo diren kirol udalekuak batera aurkeztu dituzte Zaldupe udal kiroldegiak, Ondarroa Arraun Elkarteak eta Aurrera Kirol Elkarteak. “Uste dugu garrantzitsua dela denok batera aurkeztea egongo diren eskaintzak, horrela bakoitzak nahi duena aukeratzeko eta bere udaldia ondo antolatu ahal izateko”, esan du Ibon Bergara Etxearte kirol zinegotziak. “Eskaintza batera aurkezten ez badugu, zalantza asko izaten dituzte ume eta gurasoek batan edo bestean izena emateko, datak antolatzeko… helburu bi beteko ditugu honekin: kirol eskaintza bateratua aurkeztea eta ume eta gurasoei erraztasuna ematea udako jarduerak aukeratzeko”, gaineratu du.

“Aurkezpen honek erakusten du kirola egiteko aukera zabala daukagula Ondarroan, eta zer hobeto umeen udako oporrak kirola eginez eta jarduera berriak ezagutuz hastea baino. Horrez gain, uste dugu kontziliaziorako jarduera ezinbestekoak direla, guraso askok lan egiten baitute oraindik data horietan”. “Espero dugu datozen urteetan ere aurkezpen bateratu hauekin jarraitzea, eta ahal bada, kirol jarduera gehiago gehitzea”.

Kiroldegiko eta Aurrerako udalekuen izen ematea apirilaren 27tik maiatzaren 15era egin behar da. Arraun Eskolan izena emateko datak aurrerago zehaztuko dituzte, Arraun Elkartearen sare sozialetatik.

KIROL UDALEKUAK:

  • Antolatzailea: Ondarroako Udala. Zaldupe udal kiroldegia.
  • Adin tartea: LH1etik LH6ra.
  • Noiz: Ekainak 29-Uztailak 10 / Uztailak 13-24
  • Non: Zaldupe udal kiroldegian.
  • Kirol jarduerak: kirol modalitate desberdinak, jolasak, irteerak, jaia…
  • Ordutegia: 09:30etik 13:00era.
  • Izena nola eman: apirilaren 27tik maiatzaren 15era, kiroldegian.
  • Besterik: Informazio gehiago, 946134209 telefonoan.
  • Hamabostaldika izena emateko aukera dago.

AURRERA KANPUSA:

  • Antolatzailea: Aurrera Kirol Elkartea.
  • Adin tartea: 2014-2020 urteen artean jaiotakoentzat (biak barne).
  • Noiz: Ekainak 22-26 / Ekainak 29-Uztailak 3 / Uztailak 6-10 / Uztailak 13-17
  • Non: Zaldupe udal futbol zelaian.
  • Kirol jarduerak: Futbola.
  • Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara.
  • Izena nola eman: Izen emate orria betez. HEMEN.
  • Besterik: Goizetan, 9:15etik 10:00etara eskolako lanak egiteko aukera egongo da.

ARRAUN ESKOLA:

  • Antolatzailea: Ondarroa Arraun Elkartea.
  • Noiz: Ekainaren 29tik uztailaren 24ra, asteka apuntatzeko aukerarekin.
  • Non: Udal arraun egoitzan.
  • Kirol jarduerak: Arrauna.
  • Ordutegia: 10:00etatik 13:00era.
  • Izena nola eman: Izen emate orria betez. Sare sozialetan argitaratuko dute