Duela bi aste iragarri modura Udalak eta Zatozte elkarteak “Ondarroako Bonoak” kanpaina ipini dute martxan eta bihartik (urriak 1) urriaren 15era egongo da aukera bono horiek erabiltzeko. 10.000 euro bideratu ditu Udalak bonoetara, herrian erostea eta gertuko kontsumoa sustatzeko helburuarekin. Bonoak 5 eurokoak izango dira, beraz, 2.000 bono ipiniko dira herritarren eskura, Nortasun Agiri bakoitzeko hiru. Zatoztek hartu du bere gain kanpainaren kudeaketa osoa.
Nola erabiliko dira bonuak?
Bonuak 5 eurokoak izango dira. Erosketa egitean, bezeroak 10 euro ordainduko ditu, eta gainerako 5 euroak laguntza publikoaren bidez ordainduko dira, gutxieneko erosketa 15 eurokoa izanik beti ere.
Bonoak erabiltzeko baldintzak:
- Gutxieneko erosketa 15 eurokoa izango da.
- Nortasun Agiri bakoitzeko, gehienez, 3 bono erabili ahal izango dira.
- Bonuak aplikazio baten bidez trukatuko dira, erosketaren unean bertan eta kanpainari atxikitako establezimenduetan.
- Bonuak ezin izango dira eskudirutan trukatu.
Produkturen bat itzuliz gero, zer?
Erosketaren ondoren produkturen bat itzuli behar izanez gero, establezimenduak ezin izango du dirua eskudirutan itzuli. Horren ordez, bezeroari txartel edo bale bat eman beharko dio, itzulketaren bidez dagokion erosketaren zenbateko osoarekin, gero establezimendu horretan erabili ahal izateko.
Bi erakundeek herritarrak animatu nahi dituzte tokiko merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan kontsumitzera, kanpainaren helburu nagusia baita herriko jarduera ekonomikoa sustatzea eta tokiko establezimenduetan kontsumoa bultzatzea.
ONDARROAKO BONOA 2026: urriaren 1etik 15era, erosi Ondarroan eta lagundu bertako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak.
Zein dendak parte hartuko dute Ondarroako Bono Kanpainan? Lorak Esther, Zaton janariak, Bengoetxea Kirolak, Extreme, Badiola Burdindegia, Eguren Elektrotresnak, Frias, Klik Klak, Idiakez liburudenda, Anie, Dra! osagarriak, Ganbara, Kurike, Laura´s arropa denda, Lavin, Lide, Oinetakoak Goe, Tiki Taka, Zaloa, Zibot, Arantza estetika, Famazia Fernando Urruzuno, Farmazia Osa Larruzea, Idaga estetika, Lilie, Marta gizonezkoen ileapaindegia, N maskoten ileapaindegiaNerea, Ondar, Sustrai belardenda, Vitoria optika, Dra! Jolas denda, Martin informatika eta Reparaciones Omar.





