Zaldupe udal kiroldegian urtarrila-martxoa hiruhilekoan eskainiko diren ikastaroetan izena emateko epea abenduaren 1etik 18ra izango da. Aurrekoetan modura, izen ematea kiroldegiko harreran edo online (ondarroaizapideak.eus) egin ahal izango da. Epeak ohi baino zabalagoak izango dira aurten, 2026ko ordenantza fiskaletara egokituak izateko. Urtarrilaren 12tik martxoaren 26ra bitartean izango dira ikastaroak.
IKASTAROAK:
➢ LEHORREKO JARDUERA GIDATUAK
• Nagusientzat: Cross-training, Cycling, Core-Tono, Multi-fitness, Pilates.
• 65 urtetik gorakoentzat: Multi-fitness.
➢ URETAKO JARDUERA GIDATUAK
• Umeentzat: Tripi-trapu, Dortoka, Itsas-zaldia, Pinguino eta Itsas-txakurra.
• Nagusientzat: Aqua-aerobik, Igeri mantenua, Autonomia mailak eta Teknika mailak.
• Dibertsitate funtzionaldunentzat: Uretako jarduera.
Urteko abonuen berritzea. Banakako abonuen kasuan, automatikoki berrituko dira, abenduaren 31 baino lehen baja ematen ez bada behintzat. Hori egiten ez duenari automatikoki berrituko zaio abonua eta ordainketa helbideratuta pasako zaio. Beste abonu mota guztietan dokumentazioa aurkeztu behar denez, abenduaren 1etik aurrera dokumentazioa aurkezten joan daitezke erabiltzaileak, abonuen altak aurreratu ahal izateko (hauen kasuan ere ordainketak helbideratuta egingo dira urtarrilean).




