Skip to main content

Azken asteetan herriko jubilatu berri eta jubilatu aktiboei zuzenduriko zahartzaro aktiboa sustatzeko formakuntza praktiko bat eskaini da. Programaren helburua, zahartzaro aktiboaren oinarriak era praktikoan lantzea izan da eta 21 herritarrek parte hartu dute. Ikastaroak 6 tailer praktiko izan ditu eta bi ordukoak izan dira. Tailer hauek elkarren segidako 6 astetan banatu dira, eta beti asteko egun berean eman dira, martitzenetan. Ikastaroa bideratzear arduratu diren Bizipoz kooperatibako kideek adierazi dute oso garrantzitsua dela bizi proiektu bat izatea, eta horregatik, bakarkako hausnarketako dinamikak eta ekintzara bideratutako ariketekin osaturiko
tailer dinamiko eta praktikoak gauzatu direla. “Honako gaiei buruz hausnartu dugu: Zer da jubilazioa? Nola ikusten naiz etapa berri honen aurrean? Zeintzuk dira aldatuko diren arloak? Nolakoa da nire osasuna? Zerbait aldatu nahi dut? Zer ikasi behar dut etapa berri honetan?”. Bizipoz kooperatibako adituek eta On eKin nutrizio zentruko adituek eskaini dituzte saioak.

Galdera horiei erantzuten ahalegintzeko, gai hauek landu dituzte: zahartzaro aktiboa eta adinkeria, osasun integrala, elikadura osasuntsua, teknologia berriak eta jubilatu osteko egitekoak.

2020an Ondarroako Udala Euskadi Lagunkoia sarera batu zen. 2021ean diagostikoa aurkeztu eta ekintza-plana sortu zen. Geroztik, herria hobetzeko ekintzak aurrera eraman dira. 2026an, Ondarru Lagunkoia proiektuaren barruan, Ondarruko pertsona nagusiei zuzenduriko ikastaro praktiko bat gauzatzea proposatu zen, eta hau da orain egin dena. Esti Arruti Osa ongizate zinegotzia ere pozik agertu da ekimenaren antolaketarekin eta egondako partehartzearekin: “Ondarru Lagunkoia ekimenean agertutako ideia batetik antolatu dugu ikastaroa eta oso pozik gaude, uste baitugu, hausnarketa, irakaspen eta ondorio garrantzitsuak atera ahal izan dituztela partehartzaileek”.

Aste honetan, EITB irratiko Argi Ibili irratsaioan elkarrizketatu ditu Aloña Berazak Bizipoz kooperatibako Eider Etxebarria eta ikastaroan parte hartu duen Agustin Etxebarria. Entzun elkarrizketa HEMEN.