Zaldupe udal kiroldegian apirila-ekaina hiruhilekoan eskainiko diren ikastaroetan izena emateko epea martxoaren 2tik 18ra izango da. Aurrekoetan modura, izen ematea kiroldegiko harreran edo online (ondarroaizapideak.eus) egin ahal izango da.
Udalak plaza-kopuru mugatua eskainiko du Udal Kiroldegiko urteko programazioan. Eskainitako jarduera guztietan gutxieneko plaza kopurua bete beharko da (65 urtetik gorakoentzat eta dibertsitate funtzionaldunentzako ikastaroak izan ezik). Kopuru hori erdia +1 plaza izango da. Jardueraren baten kasuan eskatutako plaza- kopuruak Udalak eskainitakoa gaindituz gero, zozketa egingo da.


IKASTAROAK:
- LEHORREKO JARDUERA GIDATUAK
- Nagusientzat:
- Cross-training, Cycling, Core-Tono, Multi-fitness, Pilates
- 65 urtetik gorakoentzat:
- Multi-fitness
- URETAKO JARDUERA GIDATUAK
- Umeentzat:
- Tripi-trapu, Dortoka, Itsas zaldia, Pinguino eta Itsas-txakurra
- Nagusientzat:
- Aqua-aerobik, Igeri mantenua, Autonomia mailak eta Teknika mailak
- Dibertsitate funtzionaldunentzat:
- Uretako jarduera
IRAUPENA:
- Apirilaren 13tik ekainaren 25era bitartean.
PREZIOAK:
Indarrean dagoen Ondarroako Udaleko ordenantza fiskalak ezarritakoak.
2026 APIRILA OINARRIAK


