Zaldupe udal kiroldegiak urria-abendua hiruhilabeterako ikastaroen eskaintza zabaldu du. Bi ikastaro mota egongo dira, ohi bezala: heldu eta gazteentzako (13 urtetik gorakoak) eta umeentzako. Izen ematea irailaren 1etik (astelehena) 12ra (barikua) izango da eta aurten, lehen aldiz, telematikoki ere eman ahalko da izena.
Izena, telematikoki, hemen eman daiteke: IZENA EMAN. Aurrez-aurre ere egin daiteke izen ematea, kiroldegiko harreran. Izen emate telematikoa jarduera guztietarako egin daiteke, igeriketan ez ezik. Hor, aurrez-aurre eman behar da izena, betiko modura, kiroldegiko harreran.


Ikastaroetako plaza kopurua mugatua da eta oinarrietan jasota dago esleipenak zein hurrenkeratan egingo diren.
2025 URRIA OINARRIAK.



